Asteburuko planak: Gazte Jaia Garesen, Tximeleta Ganuzan, Sortzen jaia Sarrigurenen, Karlismoaren museora bisita

Asteburua lepo

Asteburu honetan plan ugari euskaldunontzat. Batetik larunbatean Gazte Jaiak izanen ditugu Garesen, egitarau betea benetan. Plan mugitua, plan alaia, plan hunkigarria… denetarik pixka bat gazteek egina eta gazte zein helduei begira. Aipatzea ere larunbata gauean Tximeleta taldeak joko duela Ganuzan, Allin-Metauten ibarreko jaietan.

Igandean aldiz Sarrigurenen bestelako plana izanen dugu, Sortzen elkarteak antolatua, euskarazko eskola publikoaren aldeko jaia izanen dugu Sarrigurenen. Familiei begirako plan ederra Iruñerrian. Bestelako materialen artean, hemen duzue haurrentzako Izpitxo ipuina online irakurgarri. Jaiaren webgunean koreografia, argazkiak, app-ak eta bestelako material anitz dituzue, jo Sortzen jaia 2015 webgunera.

Eta, azkenik, Lizarrako karlismoaren museoan, probestuz Museoen Nazioarteko Eguna euskarazko bisita gidatua izanen dugu igande honetan ere 11:30ean. Ahaztu gabe ere

Gares eta Sarrigurengo jaien egitarauak
(Klikatu gainean irudiak handitzeko)

egitaraua GaresSarriguren egitaraua

Sortzen jaiaren bideoklipa

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena