AEKren eskutik datozen asteburuotarako hiru barnetegi izanen ditugu. Batetik, Lizarrako euskaltegian ostiral honetatik igandera bitarte barnetegia eginen du Lizarraldeko ikasleekin. Berrogeita hamar bat ikasle eta bost irakasle, egitarau oparoa izanen dute ostiral arratsaldetik igande arratsaldera: eskola orduak, jolasak, show-ak, festa, kultura, jostatze eta solas etengabea 48 orduz jarraian. Ikasle berrientzako euskaraz bizi daitezkeela deskubritzea izan ohi da, esperientzia zirraragarria haiekin konpartitzeko.
Bestetik, Nafarroako AEKren eskutik, eta kartelean ikusi bezala, maila guztietarako eskaintzak dituzue. Asteburu honetan hiri barnetegia eta datorrenean B2, C1 eta EGA barnetegia.





