Asteburuan Lizarran Kantuz eta “Txapeldun bihotza”

Datorren astebururako bi proposamen ekartzen ditugu. Bata, hileko azken larunbateko ohiko proposamena: Lizarran Kantuz, larunbatean 19:00etan Baxe Nafarroa karrikatik abiatuta.

Bigarrena, “Txapeldun Bihotza” bakarrizketa antzeztua, igandean 12:00etan Muetzen, Gesalazko udaletxearen ganbaran. Ainhoa Ruiz aktore nafarrak interpretatutako umorezko bakarrizketa honek maitasun erromantikoaren mitoak aztertzen ditu, hala nola, laranja erdiaren mitoa, minaren mitoa, esklusibotasuna eta abar luze bat. Gure protagonistak bere bizitzaren ibilbidea egingo du boxeo ring batean sartuta, eta barrez eta konplizitatez KO utziko gaitu laugarren roundean.

“Ezer ez da amaitzen amaitzen dela sentitzen ez duzun arte” eta berdintasunaren aldeko borrokan asko dago egiteko.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena