Asteburuan estreinaldi handia Lizarran: Irati, magia eta abenturazko bidaia VIII. mendean

Datorren asteburuan, larunbatean eta igandean, Irati estreinatuko dute Los Llanos Kulturagunean. Badirudi filma aldi berean estreinatuko dela euskaraz eta gaztelaniaz, saioa eta areto ezberdinetan. Beraz, adi egon eta aukeratu euskarazko bertsioa!

Oharra, une honetan webgunean dagoen informazioaren arabera (otsailaren 18an kontsultatua), euskarazko emanaldiak larunbatean (19:30ean eta 22:00etan) eta igandean (20:30etan) izanen dira. Beraz, ez legoke aukerarik ez ostiralean ezta ikuslearen egunean ere, astelehenean, euskaraz ikusteko. Aldiz, une honetan, martxoaren 6ko astelehenean iragarria dago euskaraz. Arraroa da bi asteburu bereizietan egitea, beraz baliteke okerra izatea, edo ez. [PARAGRAFO HAU BERRIDATZIKO DUGU KULTURAGUNEAREN WEBGUNEAN ALDAKETARIK BADA]

Sinopsia: Karlomagnoren armada Pirinioak sarraskitzen ari da, eta, hari aurre egiteko, ibarjaunak laguntza eske jotzen du bertako jainko zaharrengana, zeinak desagertzeko zorian baitaude kristautasunaren eraginez. Odolezko itun baten bitartez, ibarjaunak etsaia garaitzen du, trukean bizia emanda, baina lehenago, Eneko semeari hitzemanarazten dio ibarjaun zuzena izango dela.

Urte batzuk beranduago, Eneko, jada heldua eta kristau fedean hezia, umetan egindako promesa betetzera doa; baina, orduan, aitaren gorpua, frankoei hartutako altxorrarekin batera lurperatu zutena, modu ulertezinean desagertzen da. Horrek zalantzan jartzen du haien leinua. Enekok berreskuratu egin beharko ditu bere patua betetzeko, eta horretarako ezinbestekoa izango du ibarreko gazte baten laguntza, Irati izeneko pagano batena. Bi gazteak oihan bitxi eta ilun batean murgilduko dira: bertan, diotenez, “izena duen guztia bada”.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena