Animaziozko filma asteburuan: Momiak

Datorren asteburuan, larunbatean eta igandean, animaziozko film berri bat estreinatuko dute Los Llanos Kulturagunean: Momiak. Badirudi filma aldi berean estreinatuko dela euskaraz eta gaztelaniaz, saioa eta areto ezberdinetan. Beraz, adi egon eta aukeratu euskarazko bertsioa!

Oharra, une honetan webgunean dagoen informazioaren arabera (otsailaren 18an kontsultatua), euskarazko emanaldiak larunbatean (19:30ean eta 22:00etan) eta igandean (17:30ean) izanen dira. Baina larunbateko ordutegiek ez dirudite zuzenak ez datozelako bat familia-emanaldiek izan ohi duten ordutegiekin, beraz adi egon behar. [PARAGRAFO HAU BERRIDATZIKO DUGU KULTURAGUNEAREN WEBGUNEAN ALDAKETARIK BADA]

Sinopsia: Lurraren erraietan momien hiria dago! Inperioaren aginduz, Nefer printzesak Thurtekin ezkondu behar du, gurdien auriga ohi batekin. Ez batak ez besteak ez dute ezkondu nahi; Neferrek askatasuna irrikatzen duelako, eta Thutek ezkontzeari alergia diolako.

Baina jainkoen asmoak ezeztaezinak dira: Thutek Neferrekin ezkondu eta faraoiak eman dion errege eraztuna zaindu beharko du. Horri zerbait gertatuko balitzaio, Thutek begiak eta mihia galduko lituzke. Bitartean, gure munduan, Lord Carnabyk indusketa arkeologiko bat egin eta gauza berezi bat aurkitzen du: Egiptoko errege-ezkontzako eraztun bat! Thut gizakien mundura joan behar da hura berreskuratzera. Ondoan Sekhem, 12 urteko anaia, bere krokodilo maskotarekin, eta Nefer ditu. Elkarrekin abentura handi bat biziko dute Londres modernoan, eta beren asmoetan sartzen ez zen zerbait deskubrituko dute: maitemintzea zer den.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena