Asteazkenean poltsiko-antzezlan bikaina! Nomofobiken “Sarean kateatuak”

Kultur Errota programaren baitan, Gareanek Lizarrako Udalaren laguntzaz Nomofobikoak taldearen “Sarean kateatuak” poltsiko antzezlana ekarriko du. Martxoak 11, asteazkena, 20:00etan Lizarrako gazteriaren etxean.

Nomofobia (“no-mobile-phone phobia”). Mugikorra eskura izan ez, eta antsietatea, estresa edo aldarte-gorabeherak sumatzea nomofobiaren sintomak izan daitezke. Mobilekiko menpekotasuna, askorentzat XXI. mendeko gaixotasuna da. Adituek diotenez, egun,  biztanleriaren parte handi bati eragiten dion gaitz bezala diagnostikatu daiteke.

GAIA: Nomofobia aitzakitzat hartuta, hiru emakumek ikusleekin batera terapia bati egingo diote aurre. Hasteko, ikusleekin batera test bat egiten dute mobilekiko menpekotasuna zenbatekoa den neurtzeko. Ondoren, gizartean hain hedatuta dagoen gaitz honen adibide ugari ikusteko parada izango dugu: ofizio ezerberdinetako langileak, umeak, nerabeak, adineko emakumeak… Pertsonai hauek euren bizipenak aurkeztuko dizkigute, sketch tankeran eta bestetan bakarrizketa gisa, beti ere umorea lagun, burua astintzeko asmotan.

FITXA, AKTOREAK ETA GIDOIA: Olatz Beobide, Belén Cruz, Amaia Lizarralde

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena