• Palokien inauteria

    Lizarra Ikastola (Estella-Lizarra)

    Otsailaren 13an, ostiralarekin, Palokien inauteriak, 17:00etan Lizarra Ikastolatik abiatuta kalejira eta 18:00etan jolastokian antzerkia.

    Doan
  • Zinema: Evolution (larunbata)

    Los Llanos Kulturagunea (Estella-Lizarra)

    Otsailaren 14an eta 15ean, larunbatarekin, Evolution filma 17:05ean Los Llanos Kulturagunean. SINOPSIA: Substantzia estralurtar batek Zoe-ren eta bere maskota exotikoen DNA nahasten dituenean, erabateko abentura dibertigarria piztuko da: gizakiak animalia bihurtuko dira, animaliak gizaki, eta guztiek bat ein beharko dute mundua salbatzeko! https://youtu.be/vu-IrJLz9V0

    5.5€
  • Zinema: Evolution (igandea)

    Los Llanos Kulturagunea (Estella-Lizarra)

    Otsailaren 14an eta 15ean, larunbatarekin, Evolution filma 17:05ean Los Llanos Kulturagunean. SINOPSIA; Substantzia estralurtar batek Zoe-ren eta bere maskota exotikoen DNA nahasten dituenean, erabateko abentura dibertigarria piztuko da: gizakiak animalia bihurtuko dira, animaliak gizaki, eta guztiek bat ein beharko dute mundua salbatzeko! https://youtu.be/vu-IrJLz9V0

    5.5€
  • Tabernaria antzerki laburra eta pintxopotea

    Bota Peña (Estella-Lizarra)

    Oraingoan, euskarazko antzerki labur eta fresko batekin gozatzeko aukera izango dute herritarrek: Tabernaria: Instrukzioak botatzeko ondo bat kaña, Mikel Martinezek interpretatua eta Patxo Telleriak idatzita eta zuzenduta. Otsailak 19, 19:00etan Bota Peñan. Tabernaria barneko eta kanpoko istorioak uztartzen dituen bakarrizketa da. Tabernariak bere bezeroak deitzen ditu garagardo perfektua nola botatzen den azaltzeko, baina, hitzak aurrera […]

    Doan
  • 30 urte euskara loratzen: abestiaren aurkezpena

    Remontival ikastetxea (Estella-Lizarra)

    Otsailaren 20an, ostiralarekin, "30 urte euskara loratzen" ekimenaren abestiaren aurkezpena. Remontival ikastetxeko karpan, 17:00etan kantaren aurkezpena zuzenean, 17:30ean pintxoak eta txokolatea eta 18:00etan euskaraokea. Oharra: euria eginez gero, areto nagusian izanen da ekitaldia.

  • Dokumentala: TRANSformatzen

    Bota Peña (Estella-Lizarra)

    Otsailak 20, ostirala, Trans-formatzen dokumentala Sugarra gaztetxean 19:00etan. Dokumental honek transexualitatearen errealitatera gerturatzeko aukera paregabea ematen digu. Hainbat gai lantzen ditu: generoa, identitate sexuala, aniztasuna edo askatasuna, bertzeak bertze, eta horiek guztiak trans begiradatik ikusi eta ulertzeko erronka planteatzen du. Giza duintasuna eta dibertsitatea aldarrikatzen dituen dokumentala arras interesgarria izanen da guraso edota herritar ororendako […]

  • Festitibal Sugarra gaztetxean larunbatean

    Sugarra gaztetxea (Estella-Lizarra)

    Otsailaren 21ean, Larunbatarekin, Sugarra gaztetxean, 12:00etatik aurrera mahai ingurua, 13:00etan Maddirekin bermut-kontzertua eta 17:00etan kontzertuak eta saskien zozketa: Agua en Marte, Bolbora eta Zaunkaton (Melocotón Gigante eta Zaunka).