Jolasak: Seiak eta hamarrean plazan!
Apirilaren 10ean, 18:10ean Santiago plazan! Jolas librea, Garean elkarteak antolatuta eta Lizarrako ikastola eta Remontivaleko gurasoen laguntzarekin.
Apirilaren 10ean, 18:10ean Santiago plazan! Jolas librea, Garean elkarteak antolatuta eta Lizarrako ikastola eta Remontivaleko gurasoen laguntzarekin.
Apirilaren 12an, eguerdiko 12:00etan, Karlismoaren museoko aldi baterako erakusketan bisita gidatua.
Datorren ostiralean, apirilak 17, "Eta hamarrean plazan" jolas proposamenaren saio bikoitza dugu berriro ere: plaza-jolasak + Cluedo. Txikienek, ohi bezala, 18:10ean plaza-jolas librean arituko dira Dindaiaren begiraleekin. Joan den hileko proba arrakastatsuaren ondoren (motxilak egiteko tailerra) oraingoan Cluedo jolasa eginen dugu: LH 4, 5 eta 6. mailako haurrak detektibe bilakatuko dira. Jolasak ordubete iraungo du, […]
Apirilaren 17an, 18:10ean Santiago plazan! Jolas librea, Garean elkarteak antolatuta eta Lizarrako ikastola eta Remontivaleko gurasoen laguntzarekin.
Apirilak 24 eta 25 Lizarran. Ostiralean Foru Plazan eta larunbatean Santiago plazan.
Apirilaren 25ean, 17:00etan, Karlismoaren museoko aldi baterako erakusketan bisita gidatua.
Apirilaren 25ean 17:15ean eta 26an 17:00etan, Maracuda filma Los Llanos Kulturagunean. Adi, honako informazioa astebete lehenago begiratu baita Los Llanos Kulturaguneko webgunean eta inoiz izan dira gerora aldaketak. Sinopsia: Maracuda, tribu-buruzagi errespetatu baten semeak, aitaren itxaropenak betetzeko borrokan dihar-du. Baso misteriotsu batera sartzen da bere burua probatzeko eta Tinkekin topo egiten du, hegazti magiko estralurtar […]
Apirilaren 25ean, larunbatarekin, Lizarran Kantuz 19:00etan Baxe Nafarroa kaletik abiatuta.
Apirilaren 30ean, ostegunarekina, 17:30ean Txokolipuinak Los Llanos Kulturaguneko Alfonso Ugarte erabilera anitzeko aretoan. Adin tartea: Haur Hezkuntza 3, Lehen Hezkuntza 1 eta 2.
Apirilaren 30ean 19:00etan Bizi sintetikoak emanaldia Bota Peñan. Iraupena: 45 min. Antolatzaileak: Garean eta Bota. Poesia egiteko modu bat. 'Bizi sintetikoak' errezital musikatua sortu zuten Leire Vargasek eta Jaime Nietok; apirilaren 30ean eginen dute emanaldia, Lizarran. Gizarteko gatazkez eta hierarkiez arituko dira, musikaren eta poesiaren bidez. BIZI SINTETIKOAK: Poesia eta musika elektronikoa elkarrizketan. 45 minutuan […]
Bisita: maiatzaren 1ean 12:30ean. Karlismoaren museoko erakusketa iraunkorrean egindako bisita. Doakoa. Kontsultatu lagundutako bisiten egutegia 2026 Doako jarduera. 25 lagun gehienez / Erreserbatu aldez aurretik hemen: T. 948 55 21 11
Datorren maiatzaren 16an liburuaren eguna ospatuko da Lizarran, Dragon Comics, Clarín, Ino eta Ekolore liburu-dendek antolatutako jardunaldia, eta beste urteekin alderatuta berritasun batzuk izango ditu. Liburuaren egunaz gain, bere adiera zabaldu egingo da estanparen eguna ere izateko, eta literatura-edizioari eta paperezko lan grafikoari lekua egingo zaie, Atelier Estella Lizarra eta Cromlech bezalako artista edo espazioekin […]