• Lizarra Ikastola kontzertuak Santiago plazan

    Santiago plaza (Estella-Lizarra)

    Lizarrako festetan tradizio da Ikastolak Santiago plazan kontzertuak antolatzea. Aurten, uztailaren 31n, ostiralarekin, Trikiteens (20:30ean eta 00:00etan), abuztuaren 1ean Kai Nakai eta DJ Apestegia 0:00etan eta abuztuaren 2an, igandearekin, Gabezin 19:30ean eta 22:30ean.

  • Lizarrako Udalaren programa: hiru haur ekitaldi

    Lizarrako Udalak herriko festetarako haurrentzako hiru ekitaldi antolatu ditu euskaraz: Ostiralean 17:30etan, Bizi-bizi zirkua ikuskizuna Kiki, Koko eta Moko pailazo konpainiarekin. Los Llanos pasealekua. Larunbatean 11:00etan, Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoen ikuskizuna Los Llanos Pasealekuan. Ostegunean 17:00etan, Harmonia, non zaude? ikuskizuna Kiki, Koko eta Moko pailazo konpainiarekin.

  • Garean Jai Alai: KANTUZ

    Ohi bezala, Jai Alai egitaraua ez litzateke bera Lizarran Kantuz ekitaldirik gabe. Larunbatean, abuztuaren 1ean, Baxe Nafarroa kaletik abiatuko dira kantuzaleak eta ondoren bazkari alaia izanen dute Santiago plazan. Abian da jaietako Lizarran kantuz bazkaria. Inprimakia betetzeko, egin klik estekan. Segi bizkor!! https://forms.gle/YxNDpZdgpvibZM4j9

  • Garean Jai Alai: XIII IRRINTZI TXAPELKETA

    Santiago plaza (Estella-Lizarra)

    Aurtengoa Irrintzi txapelketaren XIII. edizioa dugu, ohi bezala festetako larunbatean, aurten abuztuak 1, arratsaldeko 19:30ean Santiago plazan. Aurtengoa Irrintzi txapelketaren XIII. edizioa dugu. Berez, Lizarrako festetakoa txapelketa xumea eta laburra dena, ordubete inguru, beti parte hartzailea eta intentsoa izaten da, euskal oihu ezagunaren modukoa. Tarte motz horretan gauza asko gertatzen dira. Hemen VIII. edizioko argazkiak. […]

  • Garean Jai Alai: MUGI BOOGIE

    Santiago plaza (Estella-Lizarra)

    Garean Jai Alai programarekin amaitzeko, zer hoberik dantza eta musika baino. Asteartean, abuztuak 4, Santiago plazan  19:30ean, Mugi Boogie! Parranda berezi batekin dator Dj Nai, adin guztietako umeentzat. Ikuskizun parte-hartzailea, dantzak, jolasak, malabareak eta sorpresa pilo bat dituena. Baina hori ez da dena, oso Dj berezia bai dugu gaur gure artean: originala, apurtxo bat eroa […]

  • Emakumeen memoria historikoa: bisita gidatua

    EMAKUMEEN MEMORIA IBILBIDEKO BISITA GIDATUAK. Abiapuntua: Abartzuzatik Irantzu Monasteriora bidean Puyko ama birjinaren monumentuan. Hitzordua: Euskaraz uztailaren 24an eta abuztuaren 12an, goizeko 10:00etan. Erreserbak: 646 185 254–info@tierrasdeiranzu.com

  • Bisita gidatua: Karlismoaren museoko aldi baterako erakusketa

    Karlismoaren Museoa

    Abuztuaren 23an, eguerdiko 12:00etan, doako bisita gidatua Karlismoaren museoko aldi baterako erakusketan: Irudikapenak. Doako jarduera. 25 lagun gehienez / Erreserbatu aldez aurretik hemen: T. 948 55 21 11

  • Bisita gidatua: Karlismoaren museoko aldi baterako erakusketa

    Karlismoaren Museoa

    Abuztuaren 29an, eguerdiko 12:00etan, doako bisita gidatua Karlismoaren museoko aldi baterako erakusketan: Irudikapenak. Doako jarduera. 25 lagun gehienez / Erreserbatu aldez aurretik hemen: T. 948 55 21 11

  • Buruhandien tailerra Aiegin

    BURUHANDIEN TAILERRA EUSKARAZ! Zure buruhandia sortzen ikasi nahi duzu? Jarduera hau zuretzat da! Tailer dibertigarri bat proposatzen dizuegu, euskaraz, sormena askatzeko eta buruhandiak prestatzeko. Irailak 4, ostirala, 17:30etik 19:30era Errebote Plazan Plaza mugatuak. Izen-emateak abuztuaren 31ra arte: https://forms.gle/UHJUcDnjXLoVebTJA Garrantzitsua: 8 urtetik beherako haurrek heldu batek lagunduta joan behar dute. Animatu parte hartzera eta gozatu euskaraz […]

  • Mugarri ikuskizuna

    Irailaren 4an, ostiralarekin, Mugarri ikuskizuna Vianako San Pedro aurrietan 20:00etan. Antzerkia eta sustraiko musika dira ikuskizun honen bi ardatzak. Mugaz gaindiko proiektua da, eta musika tradizionaleko elementuak, txalaparta erdigune, beste musika-tresna batzuekin uztartzen ditu: biolina, biolontxeloa, gitarra eta ahotsak. Mugan gertatzen diren istorioak zutabe hartuta, ahozko transmisioan oinarritutako ondare immaterialaren parte diren esperientziak berreskuratu, balioetsi […]