Bisita gidatua: Karlismoaren museoa irudikapenak
Apirilaren 25ean, 17:00etan, Karlismoaren museoko aldi baterako erakusketan bisita gidatua.
Apirilaren 25ean, 17:00etan, Karlismoaren museoko aldi baterako erakusketan bisita gidatua.
Apirilaren 25ean 17:15ean eta 26an 17:00etan, Maracuda filma Los Llanos Kulturagunean. Adi, honako informazioa astebete lehenago begiratu baita Los Llanos Kulturaguneko webgunean eta inoiz izan dira gerora aldaketak. Sinopsia: Maracuda, tribu-buruzagi errespetatu baten semeak, aitaren itxaropenak betetzeko borrokan dihar-du. Baso misteriotsu batera sartzen da bere burua probatzeko eta Tinkekin topo egiten du, hegazti magiko estralurtar […]
Apirilaren 25ean, larunbatarekin, Lizarran Kantuz 19:00etan Baxe Nafarroa kaletik abiatuta.
Apirilaren 30ean, ostegunarekina, 17:30ean Txokolipuinak Los Llanos Kulturaguneko Alfonso Ugarte erabilera anitzeko aretoan. Adin tartea: Haur Hezkuntza 3, Lehen Hezkuntza 1 eta 2.
Apirilaren 30ean 19:00etan Bizi sintetikoak emanaldia Bota Peñan. Iraupena: 45 min. Antolatzaileak: Garean eta Bota. Poesia egiteko modu bat. 'Bizi sintetikoak' errezital musikatua sortu zuten Leire Vargasek eta Jaime Nietok; apirilaren 30ean eginen dute emanaldia, Lizarran. Gizarteko gatazkez eta hierarkiez arituko dira, musikaren eta poesiaren bidez. BIZI SINTETIKOAK: Poesia eta musika elektronikoa elkarrizketan. 45 minutuan […]
Bisita: maiatzaren 1ean 12:30ean. Karlismoaren museoko erakusketa iraunkorrean egindako bisita. Doakoa. Kontsultatu lagundutako bisiten egutegia 2026 Doako jarduera. 25 lagun gehienez / Erreserbatu aldez aurretik hemen: T. 948 55 21 11
Datorren maiatzaren 16an liburuaren eguna ospatuko da Lizarran, Dragon Comics, Clarín, Ino eta Ekolore liburu-dendek antolatutako jardunaldia, eta beste urteekin alderatuta berritasun batzuk izango ditu. Liburuaren egunaz gain, bere adiera zabaldu egingo da estanparen eguna ere izateko, eta literatura-edizioari eta paperezko lan grafikoari lekua egingo zaie, Atelier Estella Lizarra eta Cromlech bezalako artista edo espazioekin […]
"Gure gaztetxoak, itzultzaile handiak", maiatzak 6, asteazkena, 16:30- 18:00, Maria Vicuña Gazteriaren etxean. Hitzak zubiak dira beste pertsonekin konektatzen gaituztenak. Hitzengatik ez balitz, ezingo genuke berdin pentsatu, ezingo ginateke garen bezalakoak izan. Eta hitzen artean ere zubiak eraikitzen dira, euskaratik gaztelaniara esaterako. Halako bide egiten dute gure gaztetxoek haurtzarotik nerabezarora, eta alderantziz egingo bagenu? “Gure […]
Asteazkenean, maiatzak 6, ikasgelak kalera aterako dituzte Nafarroako 15 ikastolek, besteak beste Lizarra Ikastolak: Koroatze plazan 17:30ean. Helburua argia da: «Herritik eta herriarentzat lanean diharduen hezkuntza-sare herrikoia ikusaraztea, Nafarroa euskaraz josten duen sarea bistaratzea eta euskararen etorkizuna kalean utzi nahi dutela salatzea». Informazio gehiago: Apirilaren 30ean Naiz.eus-en: Nafarroako 15 ikastolek kalera aterako dituzte ikasgelak itunen […]
Maiatzaren 7an osteguna 19:00etan, Joseba Sarrionandia Lizarrako liburutegian. Sarrionandiak ez du aurkezpenik behar, eta datorren ostegunean gure artean izanen dugu ikusleek egiten dizkioten galderak lagun euskal literaturaz, bere sorkuntzaz eta euskal irakurleak nola erakarri hausnartzeko.
Datorren ostiralean, maiatzak 8, “Eta hamarrean plazan” jolas proposamenaren saio bikoitza dugu berriro ere: plaza-jolasak + gaztetxoak gidari tailerr. Txikienek, ohi bezala, 18:10ean plaza-jolas librean arituko dira Dindaiaren begiraleekin. Joan den hileko bi saio arrakastatsuen ondoren (motxilak egiteko tailerra eta Cluedo moduko jolasa) oraingoan Gaztetxoak gidari eginen dugu: LH 4, 5 eta 6. mailako haurrak […]
Maiatzaren 8an, 18:10ean Santiago plazan! Jolas librea, Garean elkarteak antolatuta eta Lizarrako ikastola eta Remontivaleko gurasoen laguntzarekin.