Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

Gaztetxoak gidari tailerra

2026/05/08 // 18:00 - 18:30

Datorren ostiralean, maiatzak 8, “Eta hamarrean plazan” jolas proposamenaren saio bikoitza dugu berriro ere: plaza-jolasak + gaztetxoak gidari tailerr.

Txikienek, ohi bezala, 18:10ean plaza-jolas librean arituko dira Dindaiaren begiraleekin.

Joan den hileko bi saio arrakastatsuen ondoren (motxilak egiteko tailerra eta Cluedo moduko jolasa) oraingoan Gaztetxoak gidari eginen dugu: LH 4, 5 eta 6. mailako haurrak ttikien gidari bilakatuko dira. Tailerrak ordubete pasa iraungo du, eta bertan trebatuko dira ttikien giltzari/eskumuturreko tailerra egiten, soka-salto kantak, jolas librea paraxutarekin eta dekorazio tailerra. Lekua zehazteko dago oraindik, baina Santiago plazatik gertu izanen da.

Adi! Ze tailerrean IZENA EMAN BEHARRA DAGO, google-inprimaki bidez: https://forms.gle/ui7xQxHtKhRLXjcZ9

Xehetasunak

Egoitza

  • Santiago plaza
  • (Estella-Lizarra),

Antolatzailea