• San Joan su ttikia ipuin-kontaketa musikatua

    SAN JOAN SU TTIKIA ipuin kontaketa musikatua: Ekainaren 25ean, arratsaldeko 19:30ean, ur gazia putzuan Ameli eta Xirrikituen Jostunek ipuin kontalari eta musikariekin. Gau ederra dugu San Joan gaua, espiritu txarrak, beldurrak eta kezkak gainetik kentzeko aparta. Guk baditugu egun honen baitan gertatu ziren zenbait istorio eder. Horiek entzunez suaren bueltan sortzen den goxotasuna eta berotasuna […]

  • Euskaraz Kilika Lizarran. Jolasak

    Maria Vicuña Gazteriaren Etxea Maria Vicuña Gazteriaren Etxea,(Estella-Lizarra)

    Uda honetan gozatu euskaraz Euskaraz Kilika programarekin, aurten Lizarran baita aurrez aurre ere! Uztailaren 1ean, 2an eta 3an Gazteriaren Etxean elkartuko dira Dindaiako begiraleekin ginkanak, ihes-gelak, asmakizunak, erronkak, talde jolasak… egiteko Adina: 10-12 urte (LH 5-6). Datak: Uztailaren 1, 2 eta 3. 10:30etik 13:00etara. Non: Gazteriaren Etxea Izena emateko azken eguna ekainak 22, asteartea: https://www.dindaia.eus/izena-eman/euskaraz-kilika/euskaraz-kilika-2026

  • Emakumeen memoria historikoa: bisita gidatua

    EMAKUMEEN MEMORIA IBILBIDEKO BISITA GIDATUAK. Abiapuntua: Abartzuzatik Irantzu Monasteriora bidean Puyko ama birjinaren monumentuan. Hitzordua: Euskaraz uztailaren 24an eta abuztuaren 12an, goizeko 10:00etan. Erreserbak: 646 185 254–info@tierrasdeiranzu.com  

  • Marrazketa tailerra Gustavo de Maeztu museoan

    Gustavo de Maeztu museoa

    Gustavo de Maeztu museoko Maria de Maeztu aretoan haur eta gaztetxoentzako marrazketa tailerra euskaraz. Saioak uztailaren 28 eta 29an izanen dira, euskaraz 10:00etatik 11:00etara. Parte hartzeko, aldez aurretik izena eman beharko da. Horretarako, Gustavo de Maeztu Museora bertaratzea edo 948 546 037 telefonora deitzea izango da aukera. Plazak mugatuak dira. Gustavo de Maeztu Museoak 2026ko […]

  • Festaurrekoak. Gareanekin Jai-Alai: KILIKIEN TAILERRA

    Festak hurbiltzearekin batera Gareanen eskutik zenbait ekitaldi antolatuko dira. Hala, lehena, uztailaren 28an buruarinak sortzeko tailerra. Saioa 19:00eta hasiko da eta ordubete pasa iraungo du. Ohi bezala, Los Llanoseko Intxauspe txokon izanen da, Lizarra Ikastola eta Los Llanos Kulturagunearen artean. Bost eta hamabi urte bitarteko haurrek parte har dezakete eta 5-9koek helduren baten laguntza beharko […]

  • Festaurrekoak. Gareanekin Jai-Alai: KULKI JOLAS PARKEA

    Festak hurbiltzearekin batera Gareanen eskutik zenbait ekitaldi antolatuko dira. Hala, bigarrena, uztailaren 30ean Kulkiren jolas parkea. Parkea 19:00etan hasiko da Foruen plazan. Jarduera hau Gareanek antolatzen du eta Udalak finantzatzen du bere osotasunean.

  • Sugarra Lizarrako festetan

    Sugarra gaztetxea (Estella-Lizarra)

    Txosnen itxieraren ondorioz Sugarra gaztetxeko egitaraua sendotu egin da. Hala, ostiral, larunbat eta asteartean kontzertuak izanen dira. Hona egitaraua: Osteguna 30: ITAIA mobilizazioa Baxe Nafarroa kalean. Ostirala 31: Txosnen aldeko manifestariorako deialdia 18:00etan eta kontzertuak 21:00etatik aurrera: Kaparrak, DJ Txispas eta DJ Gormiti. Larunbata 1: Kontzertuak 19:00etatik aurrera: Derrumbe, Safu, Iltze, Kullen eta DJ Hiru […]