• Txokolipuinak: Jaione Urtasun

    Los Llanos Kulturagunea (Alfonso Ugarte aretoa) (Estella-Lizarra)

    Apirilaren 30ean, ostegunarekina, 17:30ean Txokolipuinak Los Llanos Kulturaguneko Alfonso Ugarte erabilera anitzeko aretoan. Adin tartea: Haur Hezkuntza 3, Lehen Hezkuntza 1 eta 2.

  • Bizi sintetikoak: poesia eta musika elektronikoa

    Bota Peña (Estella-Lizarra)

    Apirilaren 30ean 19:00etan Bizi sintetikoak emanaldia Bota Peñan. Iraupena: 45 min. Antolatzaileak: Garean eta Bota. Poesia egiteko modu bat. 'Bizi sintetikoak' errezital musikatua sortu zuten Leire Vargasek eta Jaime Nietok; apirilaren 30ean eginen dute emanaldia, Lizarran. Gizarteko gatazkez eta hierarkiez arituko dira, musikaren eta poesiaren bidez. BIZI SINTETIKOAK: Poesia eta musika elektronikoa elkarrizketan. 45 minutuan […]

  • Karlismoaren museoa: bisita gidatua

    Karlismoaren Museoa

    Bisita: maiatzaren 1ean 12:30ean. Karlismoaren museoko erakusketa iraunkorrean egindako bisita. Doakoa. Kontsultatu lagundutako bisiten egutegia 2026 Doako jarduera. 25 lagun gehienez / Erreserbatu aldez aurretik hemen: T. 948 55 21 11

  • Liburu eta estanparen eguna

    Santiago plaza (Estella-Lizarra)

    Datorren maiatzaren 16an liburuaren eguna ospatuko da Lizarran, Dragon Comics, Clarín, Ino eta Ekolore liburu-dendek antolatutako jardunaldia, eta beste urteekin alderatuta berritasun batzuk izango ditu. Liburuaren egunaz gain, bere adiera zabaldu egingo da estanparen eguna ere izateko, eta literatura-edizioari eta paperezko lan grafikoari lekua egingo zaie, Atelier Estella Lizarra eta Cromlech bezalako artista edo espazioekin […]

  • Gure gaztetxoak, itzultzaile handiak

    Maria Vicuña Gazteriaren Etxea Maria Vicuña Gazteriaren Etxea,(Estella-Lizarra)

    "Gure gaztetxoak, itzultzaile handiak", maiatzak 6, asteazkena, 16:30- 18:00, Maria Vicuña Gazteriaren etxean. Hitzak zubiak dira beste pertsonekin konektatzen gaituztenak. Hitzengatik ez balitz, ezingo genuke berdin pentsatu, ezingo ginateke garen bezalakoak izan. Eta hitzen artean ere zubiak eraikitzen dira, euskaratik gaztelaniara esaterako. Halako bide egiten dute gure gaztetxoek haurtzarotik nerabezarora, eta alderantziz egingo bagenu? “Gure […]

  • Asteazkenean Koroatze plazan: Ikasgelak kalera!

    Asteazkenean, maiatzak 6, ikasgelak kalera aterako dituzte Nafarroako 15 ikastolek, besteak beste Lizarra Ikastolak: Koroatze plazan 17:30ean. Helburua argia da: «Herritik eta herriarentzat lanean diharduen hezkuntza-sare herrikoia ikusaraztea, Nafarroa euskaraz josten duen sarea bistaratzea eta euskararen etorkizuna kalean utzi nahi dutela salatzea». Informazio gehiago: Apirilaren 30ean Naiz.eus-en: Nafarroako 15 ikastolek kalera aterako dituzte ikasgelak itunen […]

  • Egoerak eta liburuak hitzaldia

    Maiatzaren 7an osteguna 19:00etan, Joseba Sarrionandia Lizarrako liburutegian. Sarrionandiak ez du aurkezpenik behar, eta datorren ostegunean gure artean izanen dugu ikusleek egiten dizkioten galderak lagun euskal literaturaz, bere sorkuntzaz eta euskal irakurleak nola erakarri hausnartzeko.

  • Gaztetxoak gidari tailerra

    Santiago plaza (Estella-Lizarra)

    Datorren ostiralean, maiatzak 8, “Eta hamarrean plazan” jolas proposamenaren saio bikoitza dugu berriro ere: plaza-jolasak + gaztetxoak gidari tailerr. Txikienek, ohi bezala, 18:10ean plaza-jolas librean arituko dira Dindaiaren begiraleekin. Joan den hileko bi saio arrakastatsuen ondoren (motxilak egiteko tailerra eta Cluedo moduko jolasa) oraingoan Gaztetxoak gidari eginen dugu: LH 4, 5 eta 6. mailako haurrak […]

  • Jolasak: Seiak eta hamarrean plazan!

    Santiago plaza (Estella-Lizarra)

    Maiatzaren 8an, 18:10ean Santiago plazan! Jolas librea, Garean elkarteak antolatuta eta Lizarrako ikastola eta Remontivaleko gurasoen laguntzarekin.

  • Eusfera

    Santiago plaza (Estella-Lizarra)
  • Jolasak: Seiak eta hamarrean plazan!

    Santiago plaza (Estella-Lizarra)

    Maiatzaren 15ean, 18:10ean Santiago plazan! Jolas librea, Garean elkarteak antolatuta eta Lizarrako ikastola eta Remontivaleko gurasoen laguntzarekin.

  • Eusfera: Eko-jolasak (0-4) eta plaza-jolasak (4-12)

    Santiago plaza (Estella-Lizarra)

    Zer egin genezake gure haurren ingurunea euskaldunagoa izateko? Maiatzaren 15ean, ostiralarekin batu Lizarrako Euspaziora. Santiago plazan 18:10etik aurrera 0-4 jolasak eta 4-12 jolasak. Ondoren, 19:10ean, askaria. Zein da helburua? Gurasoekin elkarlanean, gure etxeko haur eta gaztetxoen atmosferan euskarak gero eta presentzia handiagoa izatea da helburua. Aurrerapausoak ematen jarraitu nahi dugu aisialdia, kultur kontsumoa, erreferenteak, kirola, […]