• Idazleak eta marrazkilariak haurrekin: Gaston eta Irati Fernandez.

    Maria Vicuña Gazteriaren Etxea Maria Vicuña Gazteriaren Etxea,(Estella-Lizarra)

    Urriaren 9an, ostiralarekin, Gaston eta Irati Fernandezekin topaketa. Marrazkilariekin liburuetaz mintzatu eta marrazketa tailerra. Ondoren zizka mizka Bota Peñan Adin tartea: 10-16 urte. Lekua: Gazteriaren Etxea. Data: Urriaren 9an, 18:00etan.  

  • Zinema: Inurri itsuak

    Los Llanos Kulturagunea (Estella-Lizarra)

    2026ko urriaren 9tik 12ra Inurri Itsuak filma Lizarrako Los Llanosen. Osotara bost saio ostiraletik astelehenera sakabanatuta. Gogoratu astelehena dugula ikuslearen eguna. Ordutegiak eta sarrerak Los Llanos webgunean. Sinopsia: Bizkaia, 1930. Denborale gogor baten ondorioz, barruan ikatz tonak dituen itsasontzi ingeles bat enkailatuko da. Gauean zehar, Algortako herritarrak kostaldean pilatzen dira urre beltza berreskuratzeko. Sabas Jaureguik […]

  • Zinema: Dino familia

    Los Llanos Kulturagunea (Estella-Lizarra)

    Urriaren 10 eta 11n, larunbat eta igande, euskarazko familia zinema Los Llanosen. Bi saioak 17:00etan izanen dira. Sarrerak online eta txarteldegian. Sinopsia: Phil nerabea ez dago bere bizitzako unerik onenean. Ikaskideek barre egiten diote, gustuko duen neskak ez dio jaramonik egiten, eta albaitari izan nahi du, baina Dino familiaren tradizioak paleontologoa izatea eskatzen du. Baina […]

  • Literatura topaketa: Garazi Albizua eta Laura Mintegi

    Lizarrako liburutegia

    Urriaren 16an Garazi Albizuarekin (Iruleak liburura) eta Laura Mintegirekin (Akabo liburura) topaketa, arratsaldeko 18:00tan Lizarrako liburutegian. Gaia: emakumeak eta beraien ikuspuntutik nola bizi dituzten harremanak (mota guztietakoak, izan sentimentalak, izan lanekoak, politikoak...). Ondoren zizka-mizka Peñaguda elkartean. Adin tartea: +16 urte. Lekua: Liburutegi publikoa. Data: Urriaren 16an, 18:00etan.

  • Bertso afaria Zurukuainen

    Urriaren 16an, ostirala, bertso afaria Zurukuaingo elkartean 21:00etan. Xabat Illarregi eta Ekhiñe Zapiain bertsolari, txartelak Deierri Ostatuan eta Ametsa tabernan urriaren 14ra arte 25 euroan. Menua: txistorra, entsalada, kalderetea, postrea, kafea eta kopa. Menu beganoa aukeran. Txartelak karteleko telefonoan.

  • Urriak 17, larunbata, III. Txalaparta topaketa

    Urriaren 17an, larunbatarekin, III. Txalaparta eguna ospatuko da Lizarran. Baina, zergatik sortu Lizarran ‘Txalaparta Elkartea’? eta zergatik ‘Lizarrara’ izenarekin? Txalapartaren inguruan jarduera kulturalak Lizarran egiteko sortu dute elkartea, gure musika tresna kuttun eta berezi honen erabilera eta transmisioa hirian eta lurraldean sustatzeko asmoz. Hori dela eta, azken hiru urteotan, tailerrak, kontzertuak eta topaketak antolatzen aritu […]

  • Zinema euskaraz: Marsupilami

    Los Llanos Kulturagunea (Estella-Lizarra)

    Urriaren 17 eta 18an, arratsaldeko 17:00etan zinema euskaraz: Marsupilami. Tamalez, ekitaldi honen berri oso berandu emango dugu, Los Llanosen programazioaren webgunean OSO berandu jarri delako. Sarrerak online eta txarteldegian. Iraupena: 88 min. Sinopsia: Zoo-an egiten duen lana salbatzeko, Davidek misio arriskutsu bat onartzen du: Hego Amerikan pakete misteriotsu bat berreskuratzea. Enkarguak gurutzaontzi batera eraman du, […]

  • Dokumentala: eta solasaldia Kantauri

    Los Llanos Kulturagunea (Estella-Lizarra)

    Lizarrako Udalak, Ingurumen Arloaren bitartez, Zinema eta Ingurumen ziklo berri bat jarri du martxan. Hiru saio izanen ditu zikloak, eta guztiak 19:30ean izanen dira, Los Llanos Kulturagunean; euro bateko sarrera izanen da, eta ondoren solasaldia egonen da film bakoitzeko taldekideekin. Nafarroako Filmotekaren laguntzarekin antolatzen da. Lehenbiziko dokumentala euskaraz proiektatutako da: ‘Kantauri’ dokumentala. Urriaren 19an, astelehenean, […]

  • Txokolipuinak: Gau Beltza

    Los Llanos Kulturagunea (Alfonso Ugarte aretoa) (Estella-Lizarra)

    Urriaren 22an, ostegunarekin, 17:30ean Txokolipuinak Los Llanos Kulturaguneko Alfonso Ugarte erabilera anitzeko aretoan. Adin tartea: Haur Hezkuntza 3, Lehen Hezkuntza 1 eta 2. Txokolipuinak denboraldia 2026-2027: Urriaren 22an, Gau Beltza gaiarekin Azaroaren 26an Urtarrilaren 28an Otsailaren 25ean Martxoaren 18an Apirilaren 29an Maiatzaren 27an

  • Bakarrizketa: Kaitin Allende

    Bota Peña (Estella-Lizarra)

    Urriaren 23an, arratsaldez, helduentzako bakarrizketa Kaitin Allenderekin, 19:00etan Bota Peñan.