Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Zinema: Dino familia

2026/10/10 // 17:00 - 2026/10/11 // 18:00

Urriaren 10 eta 11n, larunbat eta igande, euskarazko familia zinema Los Llanosen. Bi saioak 17:00etan izanen dira.

Sarrerak online eta txarteldegian.

Sinopsia: Phil nerabea ez dago bere bizitzako unerik onenean. Ikaskideek barre egiten diote, gustuko duen neskak ez dio jaramonik egiten, eta albaitari izan nahi du, baina Dino familiaren tradizioak paleontologoa izatea eskatzen du. Baina dena aldatuko da ustekabean Mesozoikora eramango duen atari bat irekitzen duenean. Orain, arriskuz betetako historiaurreko oihan batean bizitzen ikasi beharko du, eta dinosauro gosetien janari bihurtzea saihestu. Batez ere, aitarekin elkar ulertzeko modua aurkitu beharko du hondamendi bat saihesteko. Izan ere, Titanoboak, belaunaldiz belaunaldi Dino familia gorrotatzen duen historiaurreko suge erraldoiak, akabatu nahi ditu.

Xehetasunak

Egoitza

Antolatzailea