Adi tailerren izen emateei edo bertso afariko txartelei

Aurreko albistean iragarri bezala, datozen egunotan hainbat eta hainbat kultur jarduera ditugu. Haietako zenbaitetan aldez aurretik izena ematea eskatzen da, edota txartelak erostea.

Ostiralean betso afaria izanen da Sugarra gaztetxean, eta txartelak 15 euroan jada salgai, gaztetxean bertan eta Katxetas zein Berri tabernetan. Joateko asmoa baduzu, ez utzi azken unera arte!!

Igande honetan “Sortu zure txotxongiloak” tailerra izanen dugu Villatuerta San Roman baselizan (hemen Google maps-en) goizeko 11:00etatik 13:00etara. Villatuertako Udalak antolatuta, Dindaiako begiraleek eskainita, bost urtetik aurrerako haurrei zuzenduta dago eta izen ematea ostegunera arte da. Izena emateko, idatzi whatsappa 661665111 telefonora, eta adierazi haurraren izen-abizenak, adina eta hizkuntza eredua.

Datorren astean, martxoak 7, haurrentzako tailer berri bat dugu: “Hezkidetza jolasak“. Deierriko Udalak antolatuta, Montalban Gizarte Etxearen bitartez, tailerra Lakarren izanen da eguerdiko 12:00etan. Izen ematea martxoaren 3ra arte, asteartea: 663219250 telefonoan edo Montalban Gizarte Etxeko epostan.

Ostiralean bertso afaria, txartelak salgai jada!

Igandean, martxoak 1, sortu zure txotxongiloak tailerra

Martxoak 7 Lakarren… izen ematea 3ra arte.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena