Datorren abuztuaren 27an, igandea, “Eresia” antzezlan aparta ikusteko aukera izanen dugu, 20:30ean Iratxeko monasterioan. Nafarroako Gobernuaren eskutik, Oinak airean kultur programa eta Udalbiltzaren Geuretik Sortuak bekari esker sortua. Prozesu emozional potentea, ama galtzearen dolua, pieza artistiko zoragarri batera ekarria.
Sinopsia: Ama hil da, hori da egia. Kantu bat, dantza bat, erritu bat… lore bat eskaini nahiko nioke. Hildakoei gorazarre egiteko abesten ziren bertsoak dira Eresiak, baina nik jada, ez dut kanturik hildako ama agurtzeko. Maite dugunaren heriotza datorrenean, zer egin? Nola agurtu? Nola begiratu bizitzari? Maitasuna da akaso guztiaren erantzuna? Ohiko dolu errituak nahikoak ez direnaren sentsaziotik abiatuta, dispositibo poetikoen bidez bestelako dolu praktika esperimentatzeko xedea nuke, ekintza eszenikoa bera, dolu erritu kolektibo bilakatuz.
Eresia, teaserra:
Ideia originala eta zuzendaritza: Oier Zuñiga. Antzezleak: Eneko Gil, Belen Cruz, Oier Zuñiga. Soinu eta argi teknika: Fermin Izko. Jantziak: Fran Dussourd. Eszenografia: Orekari Estudioa. Kantugintza: Ihitz Iriart. Argazkiak: Irantzu Pastor.
Oier Zuñigari elkarrizketa (16. minutuan)