Izaki Gardenak 2012. urtean Jon Basagurenen bakarkako abestiei forma emateko sorturiko taldea da. Urte bereko irailean bost abesti grabatu zituzten, gerora “Itsasargiak” disko laburrean agertu zirenak. 2013ko udan Donostiako Elkar estudioetan sartu ziren, “Amaieratik hasi” beren aurreneko lan luzea grabatzeko. 2015eko udan “Aurri gara” grabatu zuten. Disko honek kritika bikainak jaso ditu, Mondo Sonoro aldizkariak estatuko americana/folk disko onena izendatu zuelarik.
Datorren igandean, martxoaren 5ean 18:30ean, Lizarrako Llanos Kulturgunean. Sarrera 5 €an.
Hibernazioa bideoklipa, Aurri gara diskoa.




