Larunbatean bertso-bazkaria Garesen, martxoak 4

Eneko LazkozALaia MArtin

Datorren martxoaren 4an, larunbata, bertso bazkaria izanen dugu Garesko Aloa jatetxean. Eneko Lazkoz etxarriarra eta Alaia Martin oiartzuarrak bertsozaleen belarriak goxatuko dituzte. Txartelak astelehenetik aurrera salgai 16 €an. Jarraian Bertsolaritzaren Datu-Basetik eskuratutako informazioa:

Eneko Lazkoz

14 urterekin Etxarriko bertso eskolan hasia. Gaur egun Lekunberriko eta Etxarriko helduen bertso eskolako kide. 2004an hartu zuen parte lehen aldiz Nafarroako Txapelketan. 2010tik, finalista izan da txapelketa guztietan.

Alaia Martin

Oiartzunen jaio eta Bilbon eta Argentinan bizi ondoren, berriz bertan bizi da. Oiartzungo Haurtzaro ikastolan 16 urtera arte ikasi ostean, batxilergo humanistikoa egin zuen Orereta-Errenteriako Oiartzo-n. Hori bukatuta, Ikus-entzunezko Komunikazioan (zinean) lizentziatua da eta gidoigintzan ibili da telesail batean eta bi dokumentaletan. 12 urterekin hasi zen bertsotan, eta Oiartzungo eta Santutxuko bertso eskoletan ibilitakoa da. Gipuzkoako txapelketaren finalean hirugarren izan zen 2011an. 2013ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan finalaurrekoetan jardun zen.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena