Elikadura Burujabetza: bisita gidatuak euskaraz asteazkenean

Erakusketa

Mugarik Gabe taldeak elidadura subiranotasunaren inguruko sentsibilizazio proiektua lantzen ari da Nafarroan, eta ekintza desberdinak antolatzen ari dira eskualdeka (emakume ekoizleekin tailerrak, teknikoekin formazioak, hitzaldiak…). Urtarrilean Lizarrara etorri dira dira.

Baratza kritikoa” erakusketa jarri dute Lizarrako Kultur etxean, eta hilabete osoan egongo da ikusgai. Erakusketan egungo agroelikadura sistema eta honen aurrean elikadura subiranotasunaren aukera azaltzen dira. Erakusketa elebiz dago eta, gainera, bihar asteazkena honen aurkezpen edo bisita gidatua antolatu dute AEKrekin batera:

Urtarrilak 25, asteazkena,
19:00etan lehen bisita gidatua
19:45ean bigarren bisita gidatua


Baratze kritikoa

Bestalde, hitzaldi ireki bat ere antolatu dute urtarrilaren 26rako, datorren ostegunean (GAZTELANIAZ): “Ekoizleen azoka eta merkatuak. Oraina eta geroa” . EHUko Aintzira Oñederra eta Mirene Begiristain etorriko dira (“Merkatu lokalen eragin soziekonomikoa Gipuzkoan” ikerketaren egileak) eta aldi berean Koldo Leoz Lizarrako alkateak eta Ester Monterok “Salmenta zuzeneko merkatu proiektua Lizarran” ekimena aurkeztuko dute.

KArtela

Aurreko artikuluaPirritx, Porrotx eta Marimotots Lizarran. Otsailaren 1ean. Sarrerak eta kartelak
Hurrengo artikuluaBihar, ostirala, 20:00etan Korrika Gala mundiala Lizarran