Errigora kontserbak maiatzaren 24ra arte Lizarrako euskaltegi eta ikastolan eskuragarri

Aurreko urteetan bezala, aurten ere Errigoraren Eskutik-eskura loteen kanpaina iritsi da. Errigoraren webgunean ikus dezakezu zein aukera dagoen. Epeak: maiatzaren 12tik – 24ra. Lizarran non eskatu: Lizarrako AEK euskaltegian, Lizarra ikastolan edo Online Errigora webgunean.


Bertako produktuak kontsumitu eta euskara normalizatzen lagundu! Aurten, besteak beste, Errigoran parte hartzen duten ekoizleek haien webguneak euskaratzeko konpromisoa hartu dute.

Errigora eragin

Aurreko artikuluaOstiralean “Eman bide euskarari” argazki herrikoia Lizarrako zubi erromanikoan
Hurrengo artikuluaHizkuntza eskubideen gaineko jardunaldia Mirafuentesen. Argazkiak eta kronikatxoa