Euskaltegietako barnetegiak apirilaren 22-24 Elizondo-Baigorrin eta 15-17 Lesakan

2015eko Lizarrako barnetegia

Urtero bezala badatoz eskualdeko euskaltegiak antolatzen dituzten asteburuko barnetegiak. Ikasturteko pieza ezinbestekoak dira, ikas prozesuaren akuilu indartsuak: ikasitakoa praktikan jartzeko testuinguru aparta, euskara ikasten ari diren dozenaka lagun ezagutzeko parada, bi egunez euskaraz bizitzeko aukera…

Horrela, Izarbeibarko AEK euskaltegiak apirilaren 15-17ko asteburuan eginen du barnetegia, Lesakan. Hemen Garesko Auzalan-en aurreko barnetegiaren argazkiak. Barnetegia euskaldun orori irekia da.

Bestalde Lizarra eta Lodosako AEK euskaltegiek hurrengo asteburuan dute hitzordua, apirilaren 22-24koan hain zuzen ere. Asteburu pasa Elizondon hasiko bada ere igandean Baigorrirat joanen dira Nafarroaren Egunarekin gozatzeko. Hemen 2013ko barnetegiaren blog artikulua. Aipatzea aurten arazoak izan dituztela barnetegian zorioneko motibo batengatik: ehun lagun baino gehiago animatu dira barnetegira! Hori dela eta gorriak ikusi dituzte denentzako lo-tokia lortzeko. Zorionak!

Aurreko artikuluaMintza Eguna maiatzaren 14an izango da, Atarrabian
Hurrengo artikuluaApirilak 13, Mikel Martinezen “Denboraren korapiloak” Lizarrako liburutegian