Izarbeibarko AEKren eskutik bi plan ditugu asteburu honetan. Ostiralean, abenduak 11, Sukaldafaria (sukaldatzera joan edo afaltzera joan, plan borobila). Utergako udaletxe ondoan, herriko elkartean, 20:30ean hasiko dira sukaldatzen. Menua, porrusalda, zuri eta beltza, eta tartaletak. Euskaldun orori irekia, Izarbeibarko euskaltegian eman behar da izena (albisteko argazkiak dituzu harremanetarako bideak).
Larunbatean, berriz, abenduak 12, Peru Harrira eginen dute txangoa. Goizeko 10:00etan Garesko enparantzatik abiatuko dira Leitza aldera eta bazkalordurako etxean egotea espero da. Oharra: badaezpada ere, mendiko botak eta zira eraman.




