Aurten ere Ander Deuna ferien ostiralean bertso afaria izanen dugu. Aurreko bi urteetan bina bertsolari emakumezko hurbildu bazaizkigu, aurten bi gizonezko izanen ditugu gure artean: Andoni Egaña eta Julio Soto. Biek ala biek badakite zer den txapela janztea, bata Euskal Herriko txapelduna eta bestea Nafarroakoa izan baitira hainbat urtez.
Bertso-afariaren oinarrizko informazioa:
Bertsolariak: Andoni Egaña eta Julio Soto
Tokia: Gure Hizkuntza Elkartea
Hitzordua: Azaroak 27, ostirala, 21:30ean
Txartela: 25 euro, jada salgai Lizarrako Ikastolan, Katxetasen, euskaltegian eta Ino paper-liburu dendan



