Errigora saskiak, %25a Nafarroa hegoaldeko euskalgintzari, azaroaren 8ra arte zurea erreserbatu!

Beste urte batez egin dugu bat Sortzen, AEK, Zazpiak Bat, Ikastolen elkartea eta Errigorak Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina aurkezteko. Beste urte batez eman nahi dizugu Nafarroa hegoaldeko baratza dastatzera, milaka birika euskarari puzka jarriz.

Nafarroa hegoaldeko kalitatezko produktuez osatutako saskia eskaintzen dizugu 50 euroren truke. 15 ekoizlek arreta eta maitasunez ondutako produktu sorta. Horixe da, kanpainan parte hartzea erabakiz gero, hartuko duzuna.

Baina ariketa honek norabide bikoitza du. Izan ere, keinu berean, hartu ez ezik, eman ere egingo duzu.Batetik, bertako ekoizpenari bultzada emango diozu, eta, bestetik, saskiaren balioaren % 25 Nafarroa hegoaldeko euskalgintzara bideratuko da.

Zehazki, aurtengoan diru ekarpena ondorengo hiru proiektuetara joango da:

Lodosa eta Vianako ikastolen biziraupenera
Erriberako AEKra
D eredua Nafarroa osora hedatzeko ekimenetara

Besteak beste, ondoko lekuetan erreserba dezakezu:

Lizarra: Ikastolan eta euskaltegian
Gares: euskaltegian
Lodosa: Ikastolane eta euskaltegian
Viana: Ikastolan, Nagual eta Rutas tabernetan, Marifeli dendan eta Aramar fotokopistegian

Aurreko artikuluaUrriak 23, Euskaraz bizi nahi dut eta gero: Noraezean ikuskizuna
Hurrengo artikulua“Euskaraz bizi nahi dut” jaian bandera erraldoia, baietz plaza bete!