Jada gutxi falta da, datorren ostiralean izanen dira Euskaraz Bizi Nahi dut lasterketak eta euszunba saioa (hemen egitaraua eta kartela). Dakizuen bezala azken urteotan bederen bina lasterketa egin dira jai bakoitzean, bata haurrena eta bestea gazte zein helduena. Aurten baina, lasterketa bakarra eginen da: haurrek eta helduek ibilbide bera eginen dute.
Lasterketa ez lehiakorra izanik, eta helburua euskaraz bizi nahi dugula adieraztea zenez, lasterketa bakarra egitea hobetsi dugu aurten. Blog sarrera honetan topatuko duzue mapa, baina laburbilduz: Koroatze plaza -> Baxe Nafarroa kalea -> Kale Nagusia -> Santiago enparantza -> Izarra kalea -> Foru enparantza -> Koroatze plaza.




