Amama filma gaur estreinatuko da zinema aretoetan, besteak beste Lizarran

Amama

Amama filma gaur estreinatuko dute zinema aretoetan, besteak beste Lizarrako Llanos Aisialdi Gunean. Euskarazko zinemagintzaren azkeneko fruitua, Zinemaldian lehiatu da Sail Ofizialean. Iaz Loreak filma ere lehiatu zen Sail Ofizialean eta saritua izan ez bazen ere, aurten Oskar sarietarako bidea hartu du.

Amama filma Lizarrako Llanos Golem zinema aretoan:

Ostiralean 18:00etan eta 20:30ean
Larunbatean 18:00etan eta 20:30ean
Igandean 18:00etan eta 20:30ean
Astelehenean 18:00etan eta 20:30ean (ikuslearen eguna)

Euskal zinemagintzak, aleka bada ere, filma ederrak eskaintzen jarraitzen du: “Familia bat, bi mundu. Jatorri bat, bi norabide. Baserria eta kalearen arteko gatazka, tradizioaren eta bizimodu berriaren arteko talka, guraso eta seme-alaben arteko ezin ulertua. Bizitza ulertzeko eta bizitzari aurre egite bi modu, elkarren aurka. Eta badoan mundu baten eta badatorren beste baten aurrean, lekuko isil, amama.

Amama filmaren trailerra:

Aurreko artikuluaEuskaraz Bizi Nahi Dut kamiseta diseinu berria salgai urriaren 23an
Hurrengo artikuluaEuskaraz bizi nahi dut lasterketaren ibilbidea: haurrak eta helduak eskutik lasterketa bakarrean