Deierriko udalean 2013ko ordenantzan ezarritakoaren arabera eska daitezke laguntzak, baita Abartzuzan ere “Udal ordenantza, Euskara ikastaroak egiteko laguntzak arautzen dituena“. Bi kasu honetan eskabideak urriaren 31ra arte egin daitezke.
Bilatortan ere ematen du badagoela diru laguntza eskatzea, 2005eko NAOko “Kultura, kirol, irakaskuntza, gazteria, gizarte eta aisiarako diru laguntzak arautzen dituen ordenantza” ageri den bezala (29. orrialdean topatuko duzue deialdia). Eskabideak aurkezteko epea eta deialdia bera nahasia izan arren, “Eskaera egiteko prozeduran” honakoa topa dezakegu:
Euskara ikasteko dirulaguntzetarako dokumentazioa (langabetuak
soilik):
−Eskatzailearen NANaren fotokopia.
−Erroldatze agiria.
−Izandako euskaltegi edo barnetegiaren matrikularen ordainagiria
eta txostena, honako hauek bilduko dituena: ikaslearen balorazio xehekatua,
asistentzia (gutxienez %80 eskatuko da), hizkuntz trebetasunen
maila, aprobetxamendua eta abar. Orobat, txosten horri ebaluazio fitxak
erantsiko zaizkio.
Dirulaguntzari dagokionez, gehienez ere matrikularen ehuneko 50
ordainduko da.
Hala eta guztiz ere, komenigarria da zure Udalean galdetzea haiek baitute informaziorik eguneratuena, baliteke udal batzuek laguntzea eta honen berri bertan jaso ez izana. Gainera, euskara ikasteagatik diru laguntza ematen ez duten udaletan honen beharra adierazteko modu bat ere bada eskatzera joatea.




