Aldaketaren egarri: herri-izenak euskaraz eta D ereduko gurasoak laguntza eske

Irudia

Aldaketa ate joka dugun honetan jada hainbat herri ekimenek eskariak mahai gainean jarri dituzte. Besteak beste Administrazioan Euskaraz taldeak salatu Eremu Mistoko hamar udalerriren izen euskaldunak ez daudela ofizialduta, besteak beste Lizarraldeko ‘Lezáun’.

Bestalde, horrekin batera Euskaraz Bizi eta Ikasi herri plataformak “700 sinadura aurkeztu dituzte garraioaren gastua eta jantokikoa ordaindu ahal izateko“. Hauek Artaxoa, Larraga, Iturriaga eta Mendigorriarako eskari zuzena egin badute ere, ezin ahaztu honen gainean ere Bilatorta (bideo 1, bideo 2) eta Abartzuzako gurasoek eskatu zutela haien herrietan euskaraz ikasteko aukera.

Gobernu berriak ‘aldaketa’ hau ere kudeatu beharko du: Nafarroa osoko Haur Hezkuntza adineko haurrei D eredua eskaini haien etxetik ahalik eta hurbilen eta, orain arteko Gobernuen hizkuntza-politika dela eta seme-alabak haien herrietatik kanpo eraman behar izan dituzten gurasoei doako garraio eta jantoki zerbitzuak.

Aurreko artikuluaOstegunean Iñigo Aranbarri etorriko zaigu Lizarrako liburutegira: ‘Zulo bat uretan’
Hurrengo artikuluaGarean elkartearen ikasturte bukaerako jaia: bideoa eta argazkiak