UPN-k ez du euskara behin ere aipatzen banatu duten eskuorrian, baina zeharkako bi aipuk harremana dute haien hizkuntza politikarekin:
“Introducir inglés en la Escuela Municipal Arieta.”
“Rehabilitación de los Juzgados y del edificio de la Estación de Autobuses con la llegada de un centro asociado a la UNED y de la escuela oficial de idiomas”
EH Bilduk atal berezitua eskaintzen dio euskara eta kulturari eta bertan honela dio:
“Kulturaz hitz egitean, euskara dugu lehentasun. EH Bilduk legealdi honetan bultzatutako Euskararen Ordenantza betearazteko lanean jarraituko dugu, pauso zehatzak ematen Lizarrako euskaldunon eskubideak defendatzeko.”
“Hezkuntzan ere, lan egingo dugu Udalak kudeatzen dituen ikastetxeetan (Arieta haur eskola, Almudi, Julian Romano Musika Eskola) euskaraz ikasi ahal izateko; lizarratarron eskubidea delako eta kalitatezko hezkuntzaren ezinbesteko ezaugarria delako euskara ere eskaintzea.”
PSN-k ez du zuzenean ezer esaten, are gehiago, euskara hitza ez da haien programan ageri. Zeharkako aipamen gisa uler daitekeen bakarra honakoa dugu:
“Construcción de un nuevo centro para infantil y primaria y centro de idiomas.”
Gero Baik bi eskuorri banatu ditu, bata postontzietan eta bestea, handiagoa, kalean. Postontzietan banatutakoak ez du euskararen inguruko aipamenik baina bai ordea kalean banatutakoak, bertan honela dio:
“Geroa Baik helduen euskalduntzea sustatzeko partidak modu garrantzitsuan handitzea lortu du, horretarako udal bekak ezarriz.”
Ahora-Orainek kalean banatu duen eskuorri zabalean bi aipamen topa ditzakegu:
“Euskararen erabilera normalitzatzea eta Udal Ordenantza aplikatzea.” (euskararena)
“Lan egitea Hizkuntza Eskola martxan jartzeko.”
EH Bilduk aldiz, bi hizkuntza politika jarraitu ditu kalean zein postontzietan banatu dituen bi dokumentu nagusietan. Triptikoan elebitasun orekatua jarraitu du eta 12 orrialdeko aldizkaritxoan aldiz, “hizkuntza nahasketa”: 5 orrialdetan testu bera elebiz (batzuetan euskara nagusi besteetan gaztelania), 3 orrialdetan testu nagusia gaztelaniaz eta laburpena euskaraz, 2 orrialdetan testu nagusia euskaraz eta laburpena gaztelaniaz. Azkenik, aldizkariaren azalean euskara nagusi eta azken orrialdea berriz, ia erabat gaztelaniaz (hautagaien zerrenda).
UPNren eta PSNren kasuan aldiz, gaztelania hutsez banatu dute informazioa. Ezberdintasun bakarra genuke PSN-k “Estella-Lizarra” izendatzen duela Ega ondoko hiria eta UPN-k “Estella” soilik.
Aktiboena PSN izan da, 80 txiorekin, jarraian ditugu EH Bildu 43 txiorekin eta Geroa Bai 31 txiorekin. Azkenik, Ahora-Orainek 12 txio besterik ez ditu egin. Hauetan izan den hizkuntza erabilera aztertzerako garaian bi txio motatan sailkatu ditugu: euskaraz (edo elebitasun orekatua zutenak) eta nagusiki erdaraz zeudenak. Oharra: ez ditugu kontutan hartu testurik ez zuten txioak, EH Bildun 2 eta Ahora-Orainen 5.




