Euskaraz egin nahi dugu baina beldur gara jaso ditzakegun erantzunekin, lotsa, samina, koherente izan nahi duzu pentsatzen dugunarekin eta tresnak falta zaizkigu? Nola maneiatu egoera hauek, nola sentitu eroso nonahi eta noiznahi euskaraz? Besteak beste horrelako tresnak eskaintzeko sortu ziren TELP tailerrak. Gure inguruan maiatzaren 22-23an izanen dugu halako bat, Garesen. Hemen duzue TELP tailerrean izena emateko informazioa, aste honetan egin behar, plaza mugatuak dira eta jada 15 lagunek eman dugu izena.
Hain zuzen ere TELP tailerren emaleek, haien blog erabat interesgarrian, Gaizkari honen jarreragatik eskerrak ematearekin batera, honakoa gehitzen dute: “Era berean, txalogarria Almeriako prentsa arduradunaren jokaera errespetua eskatuz eta ETBko kazetariarena bigarrenean ere euskaraz galdetzeagatik. Hirurei mila esker eta segi horrela.”
Prentsaurrekoa amaitu arte itxaroten genuen, eta harengana hurbildu, eta mesedez eskatzen genion. Euskarak ez zuen ikusgarritasunik
». Poliki-poliki baina «Lekurik ez edukitzetik gaztelaniarekin tartea partekatzera pasatu zen. Lehenbizi, gaztelaniaz egiten ziren galderak, eta gero euskaraz. Orduan zer pasatzen zen? Bada, gaztelaniazko adierazpenak nahi zituzten kazetariek alde egiten zutela prentsaurrekoa amaitu aurretik. Horregatik erabaki zen gero euskarazko galderak egitea lehenbizi eta gaztelaniazkoak gero. Horrela egiten da orain prentsaurrekoetan, betiere protagonista euskalduna baldin bada».Euskal kirolari eta entrenatzaileak alde batera utzita, bestelako adibideak ere topa ditzakegu youtuben. Katalan hiztunek protagonizatutakoak gehien bat. Hona hemen Ara egunkari digitalean topatutako batzuk:
https://www.youtube.com/watch?v=qH2Ma_X4-Uk
Pep-ek egindako ahalegina hobe ulertzeko, hemen duzue prentsaurrekoa eta nola egiten dien aurre zailtasunei. Nola laguntzen dioten hitzak falta zaizkionean (bideoaren 3:49-n adibidez), edo nola aurrena galdera ulertzen saiatzen hasten den eta galdera konplikatuegia egiten zaionean nola hartzen dituen kaskoak itzultzailearen laguntza probesteko (bideoaren 3:00-n adibidez), baina beti ere bere kabuz ulertzeko saiakera eginda aurretik eta, erantzuteko garaian, itzultzailerik gabe: “Fascinats per l’alemany de Guardiola“.




