
(argazki bat Garesko Auzalanetik hartua, bestea Estella-Mendizaletik)
Larunbatean Lizarran izanen den 24 ordu euskaraz-i protagonismoa eman arren, asteburu honetan badaude beste hainbat ekimen euskaraz bizi ahal izateko, denak Korrika Kulturalaren baitan. Batetik, ostiralean 19:30ean Korrika aurkezpena izanen da Añorben eta, atsedenerako betarik gabe, larunbatean bertan Korrika Martxa Añorbetik Biurrunera, albiste honetan bertan duzue egitaraua. Azkenik, igandean bertan, Barindanotik 10:00etan abiatuta mendi martxa txikia izanen da Calderas de Boterora.
Añorbe – Biurrun Korrika Martxaren egitaraua:
– 9’00 AÑORBE: Aurreskua
– 10’00 TIRAPU: Txalaparta eta salda
– 11’00 OLKOTZ: Dantzak eta hamaiketakoa
– 12’30 MURU ARTEDERRETA: Herri kirolak
– 14’30 BIURRUN: Bazkaria (10-5 €), haurrendako jolasak, bingoa, zozketak, DJ Txuma…



