(Momentuz, hizketa gairik bozkatuenak)
Gero eta gertuago dugu “24 ordu euskaraz“, gogoan izanen duzue goiz-eguerdiko mintzodromoetarako gaiak aukeratzen ari garela egun hauetan. Sei gai behar ditugu, eta zuek proposatutako 20 gaietatik aukeratu behar dituzue, horretarako inkesta zintzilikatu dugu blog-ean bertan. Asteazkena bitarte duzue denbora, bozkatu hemen hizketa gaien inkestan, aukeratu lau gustukoenak! 63 bozka daude jada, ea 100 jasotzen ditugun!

Bazkarirako txartelak salgai daude 10 eurotan (6 langabetu eta haurrentzat) Inon, Ikastolan, AEKn, Berrin eta Ametsan. Horrekin batera “Euskaraz bizi nahi dut” pina har liteke, euro batean, eta ea egunean denok daramagun paparrean munduak jakiteko nola egin nahi dugun:
Eta hemen talde eragilea (Irati falta da),
dena den jende gehiago ere lanean ari da itzaletan! Eskerrak denoi.
dena den jende gehiago ere lanean ari da itzaletan! Eskerrak denoi.
Eta 24 orduak hasteko, zer hobe aurreko ostiraleko bakarrizketa saioa eta afaria baino. Pinupe Gaztetxean, 20:00etan.

Hasteko erran dugu, baina eta bukatzeko? Musika pixka bat? Neue Buruben kontzertuan Maria Vicuña Gazteriaren Etxean larunbata gauerditik aurrera:
