Olentzeroren laguntzaileak larunbatean Jaitzen eta Metautenen

Olentzero eta Maridomingi

Datorren larunbatean gure ikazkinaren laguntzaileak eskutitzak jasotzera jaitsiko dira menditik herrietara. 10:30ean Jaitzeko Harraskatik eta 17:30ean Arteagako bidetik Metautengo Udaletxera. Bi herrietan ibiliko diren Olentzeroren laguntzaileek gutun guztiak jasoko dituzte eta baita sabela ederki bete ere. Animatu! Baserritarrez jantzi eta etorri Jaitz zein Metautenera!

Aurreko artikuluaGaur Tafallan, nafarrak banatzen gaituen harresia botatzen. Labur-bideoa
Hurrengo artikuluaOlentzero Larraizar aterpetxean eskutitzak jasotzen larunbatean goizean