Igande honetako egitaraua, abenduak 14:
11etan hasiko den batzarrean, Bilatorta, Oteitza, Artaxoa, Zangoza, Lodosa, Faltzes, Tafalla, Noain, Valtierra, Kastejon, eta beste zenbait herrietako ordezkariek baieztatu dute presentzia.
12etatik aurrera, Tafallako Foru Plazan burutuko den “Euskara Plazara” ekimena: Gaztelu puzgarriak egonen dira, Gares, Orbaibar eta Tafallako dantzari txikien emanaldia izanen dugu, Ainoha Tejerinak, makillatzailea, haurren aurpegiei bizitza emanen die; “Hamarratz, euskararen herria josten” panpinan parte hartzeko aukera egonen da; Sinbolikoki, “Vascuencearen Legeak” suposatzen duen harresia irudikatuko dugu; Txokolate jana egingo dugu; Garesko panpin artikulatuek (Tartalo eta Basajun) parte hartuko dute, Tortotxiki Fundazioaren eskutik; Tafallako Ikastolako erraldoien emanaldia
Eguerdiko 1etan, kalejira: “Berlingo harresia nola, Vascuencearen Legea hala. Euskaraz bizi eta ikasteko eskubidea Nafarroa osoan”. Modu sinbolikoan, Vascuencearen Legearen harresia botako dugu.




