Igande honetan, abenduak 14, Tafallan giro onean eta ozen aldarrikatuko dugu Nafarroako herri guztietan euskaraz ikasi eta bizi nahi dugula. Horrela, hainbat erakunde eta hedabidek horren berri eman edo atxikimendua eman dute. Berria egunkaria, Sortzen edota Euskal Herrian Euskaraz kasu.
Abenduak 14, igandea, Tafallako Foru plazan, egitaraua:
11:00etan: Euskaraz bizi nahi dugun herrion Batzarra
11:00etatik aurrera: Euskara Plazara (Foruen plazara), puzgarriak, haurrendako jolasak eta tailerrak, dantzak, txokolatada, erakusketak, Hamarratz Gunea, zanpantzarrak, Garesko munstroak, bertsolariak eta joteroak…
13:00etan: Mani-Kalejira, Harresi altuagoak erori dira, Zonifikazioarekin amaitzeko garaia da!
Spota, Berlingo harresia nola, Vascuencearen Legea hala! Euskaraz Bizi eta Ikasi nahi dugu… gure herrian.
Abenduak 14 Tafallan, euskaraz ikasteko eskubidea: egitaraua, kafe-solasak eta prentsa oharra



