
Lizarrako euskaltegian hiru hasiera maila ateratzekotan dira baina ikasle batzuk falta dira taldeak osatzeko. Taldeen gutxieneko ikasle kopurua 10 lagunekoa izaten da, hala izatera derrigortuta daude eta hiru taldeen egoera honakoa da.
Goizean 8 ikasle
Eguerdian (15:00etan hasita) 8 ikasle
Arratsaldean (19:30ean hasita) 8 ikasle
Taldeak osatzen lagundu! Ezagunen bat duzue euskararekin interesatua baina oraindik urratsa ez duena eman? Hau du momentua, anima ezazu, eskertuko dizu(gu). Telefonoa 948 55 24 06 eta e-posta lizarra@aek.org



