Euskaltegian aurrematrikula egiteko epea zabalik ekainaren 20ra bitarte

Hizkuntza aniztasuna

Euskaltegitik jaso dugun eskutitza:

Kaixo lagun!

2013-2014 ikasturtea bukatzen ari da eta denok oporrak nahi ditugu; baina, zer egiteko asmoa duzu urrian? Euskara ikasteko asmoa baduzu, ez itxaron, izena orain emanez gero hainbat abantaila izango dituzu eta:

%5eko deskontua 14-15 ikasturteko matrikularen prezioan
Ordainketa malguagoa, epe ezberdinetan ordainduz
Lehentasuna taldeak eratzeko orduan

Euskaltegitik pasa informazio gehiago eskatzera edota aurrematrikula egitera ekainaren 20a baino lehen.
Anima zaitez!!


Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, jo AEK-ren webgunera edo eskualdeko euskaltegietara:

Beinat Etxepare AEK Euskaltegia
Kale Nagusia 40, Lizarra
948552406
lizarra@aek.org

Errobi AEK Euskaltegia
Arrieta 1, Gares
606 999 072
gares@aek.org

Galtzagorri AEK Euskaltegia
Diputación Foral 11 Etorbidea, Lodosa
948 693 436
sanadrian@aek.org

AEK eskaintza

Aurreko artikuluaIrakurri, Gozatu eta Oparitu: liburu gomendioak eta sari banaketa, June
Hurrengo artikuluaLizarraldean ere Gure Esku Dago. 98. kilometroa, BIDEOA