Irakurri, Gozatu eta Oparitu: liburu gomendioak eta sari banaketa, June

June irabazle

Irakurri, Gozatu eta Oparitu aurrera darrai gurean. Dakizuenez bestelako ekimen osagarrien artean, irakurketa eleanitza kasu, bi zozketa ospatzen dira. Lizarrako liburutegiko liburua hartu, irakurri eta gozatu zuen June Rosek eta, trukean, deskontu txekea jasotzeaz gain maiatzeko zozketan irabazle atera zen. Zorionak, 50€ izanen ditu liburu ederretan inbertitzeko!

Bestetik, gaurkoan IGO-ren baitan opari bat ez baizik eta bi dakarkigu blogera, Irakurle Klubeko hiru kidek liburu gomendioak egiten baitizkigute. Kikok adibidez Alberto Ladronen “Piztiaren begiak“, Begoñak Raymond Carverren “Katedrala” eta Xabierrek Elias Canettiren “Mihiak aske“. Jakin nahi duzue Kikok, Begoñak eta Xabierrek zergatik gomendatzen dituzten liburu hauek? Ikusi klubetik egindako liburu gomendioak. IGOren azken txanpan edota udari begira oparitzeko aukera paregabeak benetan, on egin!

Aurreko artikuluaLizarraldeko eta Izarbeibarko ekaineko euskal agenda
Hurrengo artikuluaEuskaltegian aurrematrikula egiteko epea zabalik ekainaren 20ra bitarte