Datorren larunbatean, planik ez duena, eta euskaraz ez dakiena norekin edo zer egin… aitzakia gutxi oraingoan! 12:00etan Gurutzifikatik abiatuta paseotxo gidatua Garesko historian zehar Oihan Mendorekin (doakoa baina erreserba egin behar 948340007 telefonoan). 17:30ean berriz, “Aitatxi-amatxien kutxa“ haurrentzako ipuin saioa Ines Bengoarekin eta Lizarrako Karlismoaren museoan. Doako ipuin saioa baina tokia mugatua da, 40 haur inguru, jendea iritsi ahala emango saio sarbidea. 5 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendua.
20:00etan aldiz Lizarran Kantuz izanen dugu, Baxe Nafarroa kaletik abiatuta. Azkenik, ezin ahaztu egun osoko egitarau oparoa dugula Lezaunen, bertan euskararen eguna baitute. Euskarazko jarduera anitz beraz, aitzakiarik ez!



