Irakurketa eleanitza asteazkenean Lizarrako liburutegian

irakurketa eleanitza

Asteazken honetan, maiatzak 21 eta 19:30ean, Lizarrako liburutegiko soto goxoan irakurketa eleanitza izanen dugu. Lizarraldeko 13 lagun haien ama hizkuntzetan testu laburrak irakurri edota kantak kontatuko dizkigute, bakoitza bi minutu eskas baliatuz. Ordu beteren bueltan, 13 auzokideren ama hizkuntzen doinu, erritmo eta koloreak dastatuko ditu gure entzumenak; inguratzen gaituen aberastasun linguistikoa balorean jarriko dugu aniztasuna goraipatuz eta euskararen balio integratzailea aldarrikatuko dugu.

Euskara, katalana, frantsesa, arabiera, txinera, errumaniera… galdu ezin dituzun hitz eta doinuak, ezinbesteko hitzordua!


Lizarraldean dagoen hizkuntza aniztasunaren zantzu bat, ondoko argazki eta bideoan:
Hizkuntza aniztasuna Lizarraldean

Aurreko artikuluaLizarraldeko eta Izarbeibarko maiatzaren 19tik ekainaren 1erako euskal agenda
Hurrengo artikuluaUdalarekin harremanak euskaraz nahi? Bete eskaera orria!