Datorren larunbatean, maiatzak 10, Biurrun eta Añorbe lotuko dituen euskararen martxa antolatu dute. 9:00etan salda eta zortzikoarekin hasita Muru Artederretara abiatuko dira oinezkoak. Han txalaparta eta saldarekin jasoko dute ongi etorria baina ezin denbora asko eman 11:00etan Olkotzen izan behar baitute, hamaiketakoa probatu nahi badute bederen. Ia etenik ez duen paseo honetan, 12:00etan Luzia Goñi eta familiaren taloak zein Añorbeko dantzari txikien emanaldiaz gozatu ahalko dute.
Azkenik, 14:30ean Añorben bazkari herrikoia (asteazkenerako izena eman) eta haurrentzako jolasak, bingoa, Valdimusic, gazta zozketa… izanen dute arratsalde partez. Egun ederra eta osasuntsua! Informazio gehiago, hemen klikatuz.




