Irakurri, Gozatu eta Oparitu. Oparitzeko liburu gomendioa: Xaldun Kortin

Xaldun Kortin

Irakurri, Gozatu eta Oparitu. Jada gehienok, edo bederen blog hau irakurtzen duzuenok, jakinen duzue zertan datzan kanpaina eder hau. Hortaz ez naiz nekatuko azaltzen, jakin Gares eta Lizarrako liburutegi eta liburu-dendek parte hartzen dutela.

Horren ordez, eta deskontu-txekea aprobetxatzeko, oparitako liburu eta DVD eder baten berri emanen dizuet: Xaldun Kortin. Nafarroako ondaretik bildutako kantuak eta kontuak (eskuekin eta behatzekin jolasteko, trostan ibiltzeko, taldean jolasteko, memoria lantzeko, lo egiteko eta ipuinak), baita haur hizkeraren hiztegia ere. Horrez gain, etxean euskara erabiltzeko gomendioak biltzen ditu.

Aldapeko Sagarraren

Oparia bi jende motarentzako ederra litzateke. Batetik hezitzaileentzat, jolas, formula eta kontu asko bertan jasota baitago, herriaren arabera sailkatuak. Bestetik, ume txikiak dituzten familientzat, txikienekin mintzatzeko doinu eta hitz egokiak topatuko dituzte bertan. Formula eta jolas ugari etxean edota kalean lantzeko eta, batez ere, euskara ama hizkuntza ez duten gurasoen artean, etxean oso lagungarri izan daitezken hizkuntza baliabideak.

Hortaz, oparitako ala zuendako, honen berri zabalago izateko, jo Xaldun Kortinen webgunera.

Txikiekin solasean eta jolasean:

Aurreko artikuluaPatrizia Eneritz eta Julian Iantzi asteazkenen honetan Lizarran
Hurrengo artikuluaJulian Iantzi Lizarran: euskara erabiltzea gure esku dago