

(Kartelak handitzeko klikatu irudien gainean)
Gares Euskaraz-en bitartez ondoko mezua zabaldu dute: Larunbatean dugu Garesko Euskal Jaia eta gaur azken eguna bazkari tiketak jasotzeko. Oihanen bakarrizketa prest!. Rock taldeek asmaturiko kantei azken ukituak ematen lehiaketarako. Trikidantz jotzeko irrikitan eta Maribelek amaitu du aurtengo txori saria. Tortotxikiren partez, nor etorriko da saria jasotzera? Tartalo beharbada?…



