Lizarrako Kotarro aldizkariak sare sozialetara salto

Facebook Kotarro

Lizarrako Garean euskaldunon elkarteak argitaratzen duen Kotarro aldizkariak ia 30 ale egin ditu jada. Azken urte hauetan euskarazko egitaraua, Garean elkartearen gorabeheren berri eta, oro har, Lizarra eta Lizarraldeko euskal munduaren albiste eta erreportajeak jorratu ditu. Paperetik formatu digitalera salto egin zuen eta blog honetan pdf-an eskuragarri dituzue argitaratutako ale guztiak.

Urteak joan, urteak etorri, gero eta nabarmenagoa suertatu da aldizkaria maiztasun handiagoa duen hedabide batekin osatzeko. Hortaz, antolatzen diren euskarazko ekimenen berri oso laburki emateko, maiztasun handiagoan eta beti ere irudiz hornituta, Kotarro Garean facebook kontua sortu da. Egin zaitez lagun!

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena