
Izarbeibarko AEKren mezua: “Gogora ekarri nahi dizuegu larunbat honetan EUSKARA MARTXAK eta HERRI BAZKARIA burutuko direla. Otsailak 25, bihar asteartea, azken eguna da bazkarian izena emateko. Bi Martxa egonen dira aldi berean: bata oinez eta bestea bizikletaz. Biek Mendigorria izanen dute abiapuntu eta helmuga, baina ibilbide ezberdinetatik joanen dira:
– Oinez: Mendigorria – Mañeru (hamaiketakoa) – Gares – Mendigorria
– Bizikletaz: buelta bat Izarbeibarren barna.
Bukatutakoan, dutxatzeko aukera egonen da Mendigorrian.



