(1) Haurrak euskarazko murgiltze ereduetan izena ematea nagusiki Ikastetxeen ardura bada ere euskalgintzak ere bere ekarpena egin dezake (2) Norberaren ikastetxearen dohainak zabaltzea eta euskarazko murgiltze eredua sustatzea elkar uztargarriak eta beharrezkoak dira (3) Elkartzeak bozgorailu ozenagoa edo, bederen, beste ahots bat ematen digu (4) Batasun irudiak euskararen sustatzea laguntzen du.
Ondoko lerrootan honen argazki-kronika txikia topatuko duzue.
eta aldez aurretik dena prestatzeko bilerak egin genituen


“Zer da murgiltze eredu bat?” eta bestea otsailaren 15ean zeharka euskaldun izatearen aldeko kontzientzia soziala jorratzen zuena.



Urte luze hauetako esperientziak erakutsi digunez, murgiltze sistema dugu modurik eraginkorrena ama hizkuntza ez den bertze hizkuntza bat ikasteko. Eredu honek eskatzen du eskola orduen %80 inguru hizkuntza berrian izatea, ordu kopuru txikiagoak ez baitu bermatzen hizkuntza hori menperatuko denik.
Gainera irakasleriaren prestakuntza egokia behar du: hiztun natiboak eta C1 edo EGA mailako titulazioa dutenak. Bi baldintza hauek ezinbestekoak dira irakasgaien edukien transmisio egokia eta aldi berean murgiltze ereduko hizkuntza menperatzeko. Bertzalde, euskarazko murgiltze ereduak bi hizkuntza menperatzea bermatzen du: euskara eta gaztelania, azken honen ezagutza ez du kaltetzen, areagotzen baizik, eskolako edukiak ama hizkuntzan automatikoki integratzen baitira. Horrekin batera, ikasleek abantaila linguistiko eta kognitiboak lortu ohi dituzte beste hizkuntza batzuk ikasteko. Ondorioz, ingelesean edota bertze hizkuntza batzuetan ere maila ona erdietsiko dute; modu errazagoan, gainera. Kanpo ebaluazio eta frogek, bertakoek zein nazioartekoek, goian aipatutakoa baieztatzen dute, emaitza onak lortzen baitituzte euskarazko ereduan matrikulaturiko ikasleek. Murgiltze ereduak baino ez du bermatzen bertako kultura bere osotasunean bereganatzea, gure sustraiei, gure lurraldeari loturiko kultura. Gaztelaniak eta euskarak biak ala biak izan dira gure munduari forma eman diotenak. Hizkuntza gehiago jakiteak, gainera, hainbat abantaila ekarriko dizkio ikasleari etorkizunean, lan munduko ateak irekitzen lagunduko baitio. Euskararen gainbalioa areagotzen doa, horren froga dira euskarazko kalitatezko zerbitzuak eskaintzeagatik ziurtagiriak lortzen dituzten enpresen ugaritzea. Nazioartean ere euskarak ateak irekitzen ditu, globalizazio eta homogeneizatze garai honetan euskarak berezi eta interesgarri egiten gaitu, eta bertze herrialde batzuetara emigratu behar izatekotan, hizkuntza honek erro sendoak izaten lagunduko digu. Honetan guztian, Lizarrak badu abantaila bat: murgiltze-ereduan ikasteko aukera anitza. Izan ere, ikastetxe ezberdinek eskaintzen digute aukera hau. Hori dela eta, garrantzitsua eta interesgarria da ikastetxe hauetara hurbildu eta gauzak nola burutzen diren bertan ikustea. Sinatzaileak: Garean, Lizarra Ikastola, Remontival IPko D eredua, Beinat Etxepare AEK euskaltegia, Lizarrako eta Izarbeibarko Mintzakide, Irriherri, Lizarrako EHE, Gure Hizkuntza elkartea, Pinupe gaztetxea |