
(Navarrista euskalfobikoek arrazoi, euskaldunok Nafarroa desagerrarazi nahi dugu,
behera Nafarroa! Nafarroa behera!)
Oraingoan kaleko seinaleetan, eraikin publikoetako karteldegian, Udalarenak, Nafarroako Gobernuarenak ala saltokienak izan, denetan topatu ditugu akatsak euskaraz. Argazki guzti hauek 2013an Lizarran aterata daude. Zuen herrietan euskara txukun eta garbian al dituzue seinaleak? Gurean bezala ziur zuenean ere badaudela.
Ondoko lerrootan duzue topatutako hainbat seinale, batzuk ulertzen zailak, gehienak akastunak eta beti umorez hartuak. Hobe dugu bai horrela hartu, baina zer pentsatuko luke erdal hiztun elebakarrak bere kalearen izena “Travesía de la plasa de toros” balitz, Kultur Etxeko biltegian “Halmacen” kartela baleuka, arrantzaleak “Coto de pesca De Señal Cangrejo” topatuko balu ala erditzera doan emakumea “Sala de partir“-ren sartuko balute?
Ez al diote batzuek zezenketak eta kultura bat direla? Ez dakit ba, euskaraz gaizki idatzitako karteletan baina hala dela ematen du.
(Lizarrako zezen plazaren ondoan kartel bat, bigarrena aldiz Kultur Etxearen barnean)

(Lizarrako zezen plazaren ondoan kartel bat, bigarrena aldiz Kultur Etxearen barnean)

Ez al litzateke hobe “Wenceslao Oñati anaiaren/fraidearen kalea” edo “Oñatiko Wenceslao anaiaren/fraidearen kalea” gisara?


Noiztik noizera akatsa ala saltoki handien marketin kanpaina ausarta?
(“Astelehenetik larunbata” horrek honela jarrai dezake
“… da, egunero asteburu! Merkealdiak mukuru!“)

(“Astelehenetik larunbata” horrek honela jarrai dezake
“… da, egunero asteburu! Merkealdiak mukuru!“)











