(2014ko Agate Deuna kalejiraren laburpen bideoa:
reggae, kopla zaharrak, bertso-koplak eta gehiago!)
reggae, kopla zaharrak, bertso-koplak eta gehiago!)
Aurtengo Lizarrako Santa Ageda kalejira ezohikoa izan dugu. Euskaltegiaren parean txokolate beroarekin hasi eta berehala bertso-agurrak izan ditugu, ondotik kopla zaharrak eta Santa Ageda abestiaren bertsio berritua zuzenean gozatzeko aukera izan dugu: Iñaki Basartek eginiko Santa Ageda reggae-a. Animoak eta sabelak berotuta, eguraldiak ere eutsi dio eta Santiago plazara abiatu gara. Bertan aurtengo kalejirako bigarren berrikuntza izan genuen: bertso eskolako haurrek prestatutako bertsoak kantatu baitzizkiguten.
Ondotik kalejirak bere ohiko bidea eta geldialdian jarraitu zituen. Batzuetan kopla zaharretan bestetan bertso-koplaka, azkenean Gure Hizkuntza elkartera iritsi ginen non hango kideek askari-afari goxoa prestatu ziguten. Azken urteotako jende kopuru handiena elkartu gara aurten, 200 lagunetik gora. Oharra: bideoan agertzen den bertsoaren erreferentziak ulertzeko klikatu hemen eta hemen.
Iñaki Basarte euskaltegian musika ekipoa prestatzen eta kalejira abiatzear
Bertso eskolako haur hasi berriak bertsoak kantatzen eta kalejira luze-luze
Geldialdi bat eta Gure Hizkuntza elkartean pilak kargatzen









