Bizipoza emanaldia: datorren asteazkenean Pirritx, Porrotx eta Marimotots Lizarran

Bizipoza emanaldia

Pailazoak irripidean barrena abiatzera doaz Panpoxa furgonetan. Txernobyldik datorkien laguna jasoko dute aireportuan. Marimotots Panpoxa martxan jartzen saiatu da, baina ezin: motorra puzkerka hasi da, ke artean eztulka. Matxuratuta dago plazaren erdian. Arduratuta daude gure lagunak, aireportura nola iritsi ez dakitela. Plazan daudela, handik eta hemendik, laguntza ez zaie faltako, eta konturatuko dira bizkarra emanaz elkarri denok garela elbarri. Kantuan eta dantzan, bizipozez eta auzolanean, mundu berri bat dugu zain.

Emanaldia datorren asteazkenean, otsailak 5, 17:00etan Lizarrako Kiroldegian. Sarrerak aldez aurretik salgai Lizarra Ikastolan, Remontival eskolan, Garean euskara elkartean (18:00etatik 19:00etara, aste egunetan), eta online barra barra webgunean; bestela, ikuskizunaren aurretik soberan geratutakoak salgai paratuko dira. Prezioa 7 eurotan izanen da eta Garean kideentzat 5 euro.


bizipoza

kartela

Aurreko artikulua“Zer da maitasuna?”, Lizarrako Udaleko Berdintasun Arloaren Slogan lehiaketa 2014
Hurrengo artikuluaLizarra Ikastolaren ‘Tic-Tac’ egitasmoak Nafarroa ordezkatuko du